7

MATERIAL DIDAKTIKOAK 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

MATERIALES DIDÁCTICOS 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

Jarraian DBH-n lantzeko Jolas eta Ekinek garatutako 28 fitxa didaktikoak eskuragarri jartzen dizkizuegu. Material hau oso aproposa da Balio Etikoak ikasgaian lantzeko edo beste guztietan hurrengo gai hauek zeharka jorratzeko: Haur eta Giza Eskubideak, kulturartekotasuna, jasangarritasuna, kontsumo arduratsua, globalizazioa, generoa, gatazkak eta bakerako hezkuntza. Material hauen helburua Giza Garapen Jasangarria eta Herritartasun Globala curriculumean txertatzea da.

ZUZENEAN DOHANIK DESKARGATU:

MATERIAL DIDAKTIKOAK 2017-2018 (Jolas eta Ekin)

 

Gaur egungo mundu egoerak hainbat erronka aurkezten dizkigu, bai gaur egungo gizarteak eskatzen dituen norberaren konpetentzien eta gaitasunen gainean, bai kolektiboki eskatzen diguna (xenofobia, klima aldaketa, bizitzarako jasangarritasuna, pobreziaren eta desberdintasunaren igoera, gatazka armatuak eta Giza Eskubideen urraketa). Testuinguru honetan, eskolak, gaur egungo gizartearen parte bezala, erronka hauen aurrean ezin du beste alde batera begiratu eta aurre egin beharko lieke pertsonaren garapen integralean eta mundu bidezkoago, jasangarriago eta gizatiarrago baten erakinean itxaropena badu.

Jolas eta Ekinen 55 minutuko 28 fitxa berriak eguneratu eta garatu ditugu. Hauek hiru ibilbide tematikoetan banatuta daude eta lehen aipatutako gaiak jorratzen dira: 

  1. KULTURARTEKOTASUNA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)
  2. KONTSUMOA, JASANGARRITASUNA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)
  3. GATAZKAK, ELKARBIZITZA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)

Fitxak dohainik dira eta era erraz eta intuitibo batean aurkeztuta daude, edozein pertsonak aurrera eraman ahal izateko moduan. Beste alde batetik, ibilbide tematiko bakoitzak aurkezpen orri bat dauka. Bertan, saio bakoitzaren laburpena egiten da eta gai hauek lantzearen egokitasuna azaltzen da.

Ante cualquier duda nos dudes en ponerte en contacto con el equipo de Jolas eta Ekin: 

jolasetaekin@gmail.com // 945 22 65 95

atzera itzuli

POBREZIAREN AURKAKO ASTEA 2017 | urriaren 16tik 22ra

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak...

MATERIAL DIDAKTIKOAK 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

Jarraian DBH-n lantzeko Jolas eta Ekinek garatutako 28 fitxa didaktikoak eskuragarri jartzen dizkizuegu. Material hau oso aproposa da Balio Etikoak ikasgaian lantzeko edo beste guztietan hu...

LANPOLTSA DEIALDIA: GIZA ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK

SERSO lanza una convocatoria para crear una bolsa de trabajo en Araba para futuras incorporaciones en el proyecto Jolas eta Ekin. ...

Jarraitu

facebook