Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondorio globalak dituzte, aisialdi taldeetan egiten ditugunak ere. Orduan, zer egin dezakegu gure kanpalekuak jasangarriak izateko? Eta, erosten ditugun elikagaiek eta baliabideek langileen eskubideak bermatzeko? Formazio honetan hau guztia argitzen saiatuko gara.
Helburuak:
- Kontsumo Arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea:
- Globalizazioa, kontsumo arduratsua eta aisialdiaren arteko harremanak antzematea.
- Elikadura-subiranotasunaren hurbilketa teoriko-pratikoa.
- Kontsumo arduratsuaren eta jasangarritasunean oinarritutako alternatibak eraikitzea.
Edukia:
- Globalizazioa eta interdependentzia globala.
- Kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura subiranotasuna aisialdian
- Jasangarritasuna gure praktiketan
- Alternatiba praktikoak: Baliabideak eta materialak.
Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak...
Jarraian DBH-n lantzeko Jolas eta Ekinek garatutako 28 fitxa didaktikoak eskuragarri jartzen dizkizuegu. Material hau oso aproposa da Balio Etikoak ikasgaian lantzeko edo beste guztietan hu...
SERSO lanza una convocatoria para crear una bolsa de trabajo en Araba para futuras incorporaciones en el proyecto Jolas eta Ekin. ...