7

IKASKETA-ZERBITZUA (IZ)

Jolas eta Ekin parte-hartze aktiboa ardatz duen proiektua da eta hau praktikan jartzeko Ikasketa-Zerbitzu Planaz baliatzen gara.Ikasketa eta ZerbitzuSolidarioakomunitateariemandakozerbitzua eta eduki, gaitasun eta baloreenikasketauztartzendituenmetodologia da. Ikaskuntza eta ZerbitzuSolidarioakasmopedagogikoak eta solidarioakelkartzenditu.

Ikasketa eta ZerbitzuSolidarioaikasketa eta komunitateariemandakozerbitzuaproiektubakarreanuztartzendituenhezkuntza-proposamena da. Bertan, arazorenbatekinmotibatutako parte-hartzaileekinguruanekintzakegitendituzte, inguruahobetzekoasmoz.

Ikasketa eta ZerbitzuSolidarioaerabilerasozialekohezkuntza-proiektua da. Ikasketa eta zerbitzuarenartekoelkarrekintzaksendotuegitenditubiosagaihorienefektuak. Ikasketakkomunitateariemandakozerbitzuahobetzen du, bizi-kalitatean eta zuzentasuneangoraegitenbaitu. Zerbitzuakzentzuaematen dio ikaskuntzari, ekintza eran gauzatzenbaitaerrealitatean.

Plan hauek aurrera eramateko orduan Jolas eta Ekin ikastetxearen aholkulari eta gidari bezala aritzen da.

Info +:Zerbikas

BEGIRADA BAT MUNDUARI GEOGRAFIA IKASGAITIK. Ángels Martínez Bonafé.

Geografiako irakasle honen esperientziak aukera desberdinak aurkezten dizkigu, herritartasun globala  eta erabakiak hartzea bezalako gaiak lantzeko eman beharreko materien bidez.

Ángelsek, geografia klasea, gure bizitza soziala kapitalismoan aztertzeko gunea izan daitekeela planteatzen du. Hiru hiruhilekotan egiteko lana litzateke:

Lehenengoa, merkataritza globalaren bidegabekerien bidez planetaren paisaiak nola lainotzen diren ikusteko eta gaur egun ditugun arazo sozialak formulatzeko.

Bigarrena, estruktura ekonomikoaren zergatiak bilatu eta kapitalismoa desnaturalizatuz.

Eta hirugarrena eta azkena, politika gatazken konponbiderako eta erabaki kolektiboak hartzeko bide desberdinak bezala aztertuz eta aldi berean bere efikazia baloratuz gure inguruko esperientziatan.

ÁngelsMartínezBonafé.

Berrikuntza Pedagogikoko Mugimenduko kidea.

Isabel de VillenaBHI-ko irakaslea (Valencia).

EKOLAPIKO:

Jolas eta Ekinetik uste dugu Giza Garapen Jasangarrirako Hezkuntza modu koherentean aurrera eraman behar dela eta hori hauen eguneroko praktiketan islatu behar da eta ez bakarrik ikasgaietako eduki eta metodologietan. Zentzu horretan, jantokia oinarrizko elementua da tokiko garapen ekonomikoa jorratzeko giza eta jasangarritasun ikuspuntutik.

Ekolapiko, bertako baserrietan sortutako elikagaiekin, elikadura ekologikoa eta osasuntsua eskoletako jangeletan txertatzeko proiektua da. Haurren osasuna bermatu nahi da, jatorri ekologikodun elikagaien bitartez. Era berean, bertako nekazaritza ekologikoaren garrantzia azpimarratu nahi da, gure baserrien etorkizuna bermatuz.

Bainaezhoribakarrik, proiektuarenesentziasentsibilizazioahaurrekin eta gurasoekinlantzeandatza. Lehenik eta behingurehelburua, elikadurakguregizartean eta gorputzeansuposatzenduenazjabetzea da; Elikagaiaklurrean eta animalietanekoiztendirenetik, gureplatererairistendiren arte.

Proiektuarenindarbat da bertakoproduktuekologikoakpixkanakajantokietaraeramatekogaratudutenprozesua, pausuzpausuegituratutadagoena.

Info +: Ekolapiko

Trabenko ikastetxea (Leganes)

Trabenkon, ikasleen ikaskuntza aktiboa sustatzen da. Gure ustetan, jakintza ez dago, ikasleengandik kanpo baizik eta bere eraikuntzaren parte da eta ulermena, norberaren interpretazio-eskeman txertatzen denean ematen da, batez ere ikasleen arteko elkarrizketan eta irakaslearen artekoan.

Iturri desberdinetatik ateratako datuen sintesia, kontrastea, analisia bilatzen da: zalantza batek, galdera berriak sortzen ditu eta hauek zalantza berriak. Emaitza, aldez aurretik zehaztu  gabeko ondorioetara daraman prozesua bera da, ikasleek beraiek landutako ondorioak dira.

Batzarrak eszenatoki pribilegiatua dira ikasleriak bere kezkak plazaratu ditzan, gatazkak konpontzeko (norberarenak, taldekoak, zentro osokoak edo beste mota batetakoak), irakaslearekin jarduerak programatu, baloratu etab.

Abagune onak dira  bizipenak eta esperientziak azaltzeko, iritziak emateko, eta konpromiso faltagatik edo ardurak ez hartu izanagatik kontuak errenditzeko.

BOTIKAZAR INDIAREKIN proiektua.

Botikazar BHI ikastetxea, Bilboko institutu erreferenteetako bat da, Deustuko auzoan kokatua dago. Ia 700 ikasle dira bertan matrikulatuak, hiriko auzo guztietakoak eta ingurutako herrietakoak ere.

Hemen uzten dizuegu beraien proiektu interesgarria hau garatzeko aurrera eraman zuten prozesuaren kontakizun laburra:

“Gela txiki batean izandako hitzaldi txiki batetik, pertsona handiek eramandako proiektu handi bat sortu zen”.

Batxilergoko gure lehenengo ikasturtean hasi zen guztia, askoz gehiago emango ez zuela zirudien hitzaldi batean, Vicente Ferrer Fundaziokoak beraien lana aurkeztera etorri zirenean.

Handik gutxira, “School to school” proiektuan parte hartzeko aukera eskaini ziguten, gure ikastetxeko informazioa hango ikastetxe batera bidali behar genuen eta beraiena jaso.

Urte berriarekin proiektu sendoago batean parte hartzeko aukera eskaini ziguten, bizikleta proiektu batean. Neskek Institutura joateko behar dituzten 16 bizikleta erosteko dirua biltzea lortu genuen.

Bizikletak behar-beharrezkoa dira AndhraPradesh-eko herrietan bizi diren neskak bigarren hezkuntzako ikasketak egin ditzaten. Herri gehienetan instituturik ez dago eta kilometro asko daude institutuak dauden herrietaraino edo bertara joateko autobusak irteten diren tokiraino. Autobusen maiztasuna oso irregularra da eta neskak berandu iritsi daitezke beraien klasetara horrek dakarren zigorrarekin. Bizikleta hauekin neskak taldean joan daitezke klasera eta garaiz iritsi.

Ahalik eta bizikleta gehien erosteko ondorengoa egin genuen gure klasean, hilabete osoan, jolas orduan tortilla ogitartekoak saldu genituen euro batean. Azkenean, izerdi askoren ondoren, 16 bizikleta erosteko behar genuen dirua biltzea lortu genuen.

Gero, gure bidaian, guk geuk ikusi genuen bizikleta horiek beren helmugara iritsi zirela.”

 

 

POBREZIAREN AURKAKO ASTEA 2017 | urriaren 16tik 22ra

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak...

MATERIAL DIDAKTIKOAK 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

Jarraian DBH-n lantzeko Jolas eta Ekinek garatutako 28 fitxa didaktikoak eskuragarri jartzen dizkizuegu. Material hau oso aproposa da Balio Etikoak ikasgaian lantzeko edo beste guztietan hu...

LANPOLTSA DEIALDIA: GIZA ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK

SERSO lanza una convocatoria para crear una bolsa de trabajo en Araba para futuras incorporaciones en el proyecto Jolas eta Ekin. ...

Jarraitu

facebook