7

Jolas eta Ekinek,†Giza Garapen Jasangarria†eta†Herritartasun Aktiboa†sustatzeko ahaleginetan,†Eraldaketarako Hezkuntza†[EH]†ikastetxeetan, aisialdi eskoletan†eta hezkuntza eta gizarte-eragile ezberdinetan txertatzeko eta egituratzeko aholkularitza izan nahi du eta, horretarako, baliabide pertsonalak eta materialak eskaintzen ditugu GHGH-ko ekimenak aurrera eramateko. Gure programan funtsezkoak dira irakasleak eta begiraleak prestatzeko jardunaldiak eta formakuntzak. Zentzu horretan, erakundeei malgutasuna eskeintzen diegu haien beharrei eta baliabideei egokituz, bai GHGH egituratzeko planak, formazioak eta/edo ibilbide pedagogikoak diseinatu eta aurrera eramaterako orduan.

Gure ekintzak:

• Hezkuntza eta gizarte-eragileen artean †Eraldaketarako Hezkuntza sustapena.

• Eraldaketarako Hezkuntza ikastetxeetan txertatzeko†aholkularitza.†

• Irakasleei eta begiraleei bideratutako†jardunaldiak eta formakuntzak.

• Gai ezberdinen inguruko†saioak ikasgeletan: haurren eskubideak, kontsumoa, gatazkak, globalizazioa, kulturartekotasuna…

•†Ikasketa-Zerbitzu Planak†ikasgeletan [ikasleen proiektu parte-hartzaileak garatzea]†

•†Hegoaldeko gazteen bisitak, munduko beste haur eta nerabe batzuekiko enpatia garatu dezaten.

• Gizarte eragile eta Gobernuz kanpoko Erakundeen hainbat†kanpaina eta mobilizaioetan parte hartu: Pobrezia Zero, Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna eta Hezkuntzaren aldeko Munduko Kanpaina, besteak beste.

Gaur egun 11 ikastetxeekin eta 4 aisialdi eskolekin lan egiten dugu:

Ikastetxeak:

Araba:

•†San Viator Ikastetxea (Gasteiz)

•†Murgia BHI (Murgia)

•†Ekialde BHI (Gasteiz)

•†Paula Montal-Escolapias Ikastetxea (Gasteiz)

Bizkaia:

•†IES Antonio Trueba BHI (Portugalete)

•†Deustuko Ikastola (Bilbo)

•†San Jose Ikastetxea (Basauri)

• Uribe-Kosta Institutua (Plentzia)

Gipuzkoa:

•†Jakintza Ikastola (Ordizia)

• Egape Ikastola (Urnieta)

• Anoeta Ikastola (Urnieta)

Aisialdi eskolak:

•†Arduradun Eskola (Araba)

•†Urtxintxa Eskola (Bizkaia)

•†Gaztetxo Eskola (Bizkaia)

•†Mundo Nuevo (Gipuzkoa)

Beste alde batetik, Jolas eta Ekinek Giza Garapen Jasangarria†eta†Herritartasun Global Aktiboa†sustatzeko ahaleginetan beste eragileekin sareak eta sinergiak sortzeko apustua egiten du. Hauxe da aurten elkarlanean egon garen eragile eta erakundeen zerrenda:

•†Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Saila.

•†Euskal Eskola Publikoa

•†Kristau Eskola

•†Ikastolen Elkartea

•†Donostiako eta Gasteizko Berritzeguneak

•†Zerbikas

•†Estatu mailako Ikasketa eta Zerbitzuko Sarea.

•†Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

•†Bolunta. Boluntaritza eta parte-hartzerako agentzia

•†Gizarte-Langintzako Arabako Fakultatea (UPV-EHU)

•†INNOBASQUE. Berrikuntzaren Euskal Agentzia

•†Bilboko Merkataritza Ganberako Unibertsitate Eskola

• San Telmo Museoa

•†Gasteizko Udala

•†Tokiko 36 kolektibo eta elkarteekin

POBREZIAREN AURKAKO ASTEA 2017 | urriaren 16tik 22ra

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak...

MATERIAL DIDAKTIKOAK 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

Jarraian DBH-n lantzeko Jolas eta Ekinek garatutako 28 fitxa didaktikoak eskuragarri jartzen†dizkizuegu. Material hau oso aproposa da Balio Etikoak ikasgaian lantzeko edo beste guztietan hu...

LANPOLTSA DEIALDIA: GIZA ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK

SERSO lanza una convocatoria para crear una bolsa de trabajo en Araba para futuras incorporaciones en el proyecto Jolas eta Ekin. ...

Jarraitu

facebook