7

KAIDARA

www.kaidara.org

Kaidararen helburua, maila guztietako irakasle eta herritarrei, oro har, ikasgelan zein ikastetxean, beren burua prestatzeko baliabideak eta proposamenak eskaintzea da, batzuek eta besteek beren hezkuntza-praktikan herritartasun globala landu eta txertatzeko aukera izan dezaten.

EDUALTER

www.edualter.org
 

Edualter, bakerako hezkuntza, garapena eta kulturartekotasunaren gaineko baliabide on-lineko sare bat da. Orrialde honek  lau sail eskaintzen ditu bilatzaile espezifikoekin:

  • MATERIALAK: Hezkuntza Formalean zein Hezkuntza Ez Formalean lan egiteko gure proposamen pedagogikoak topatuko dituzu.
  • ZINEMA: Film zerrenda bat daukate fitxa teknikoekin eta proposamen didaktikoekin batera, filma ikusi eta gero egin ahal izateko.
  • BIBLIOGRAFIA: 1.100 material baino gehiago (liburuak, pelikulak, jolasak…) bakerako hezkuntza, kulturartekotasuna eta garapen gaien ingurukoak.
  • DIREKTORIOA: Bakerako Hezkuntzan, Kultuartekotasunean edo garapenean lan egiten duten edo erlazioa daukaten pertsona eta taldeen zerrenda.

BANTABA   

www.bantaba.ehu.es

Gizagarapena, hezkuntza globala eta hirritaren parte-hartzea lantzen edo interesa dutenentzako bideratuta dago hemen aurki daitekeen baliabideen aukeraketa.

Bost sarbide ezberdinen bitartez eskeintzen dituzte; dokumentazioa, loturak, proposamen didaktikoak, bibliografi erreferentziak eta tresna ezberdinak. Haudenabaliagarria izan daiteke, gizarte eraldaketa, giza garapena, solidaritatea eta berdintasunaren ikuspegitik lantzen duten pertsona, gizarte mugimendu, GGKE eta ikerkuntza zentroentzat etab.

KOMETA. Jolas kooperatiboak

www.kometak.com

2001ean InteRed Euskal Herria GKEaren eskutik, Jolas Kooperatiboen Etxea Donostian sortzen da.Gune honen oinarria jolas kooperatiboen kontsulta eta esperimentazioa bateratzea da, hezkuntza-tresna moduan erabili daitezen; bai mahai jolasak baita jolas fisikoak ere , halaber haurrentzat, gazteriarentzat eta pertsona helduentzat zuzenduta daude.

Jolasa aitzakiatzat hartuz,kooperazioaeta elkartasuna sustatunahi dugu, balioen hezkuntzaren zerbitzurako ekimen sendo bat sortzeko. Horretarako animazio soziokulturalari,hezkuntza formalari, ez formalari eta familiartekoarigure proposamenak luzatu nahi dizkiogu bakearen eta elkartasunaren alde proposamen bat eskainiz.

HEGOA. Nazioarteko Lankidetza eta Garapenari Buruzko Ikasketa Institutua

www.hegoa.ehu.es

Hegoa Institutoko Hezkuntza atalean Garapenerako Hezkuntzarekin erlazionatuta dauden  baliabide anitz aurki daitezke, deskargatzeko libreak eta hiru sailetan  antolatuta: Gida didaktikoak, ikus-entzunezkoak, argitalpenak.  Bilaketa errazten duten etiketa tematiko erabilgarriekin.

Bestetik, Hegoa Garapenerako Hezikuntzari buruzko liburutegi handienetako bat dauka. Kontsulta bibliografikoak on-line bakarrik egin daitezke , materialak deskargatzeko posibilitaterik ez dago: Liburutegia

ALBOAN. Baliabide Zentroa

centroderecursos.alboan.org

Baliabide zentroa baliabide didaktikoak kontsultatzeko liburutegi bat da; bai gure inguruko GGKEen material eta baliabideak, bai munduko beste herrialde batzuetan lankidetzan aritzen diren erakundeenak. Zentro honek kontsulta zerbitzua eta mailegu zerbitzua eskaintzen du, Bilbo eta Iruñeako egoitzetan eta datu-basearen on-lineko kontsultaren bidez.

GARAPENERAKO GKE-EN KOORDINAKUNDEA

www.directorio-guia.congde.org

Webgunea hau bi sailetan banatzen da: lehenengoa Garapenerako Hezkuntzan esperientzia interesgarriekin eta bigarrena errekurtso gida eta material didaktikoak biltzen dituena. Azken honek,errekurtsoak hiru kategoriatan antolatzen ditu: gaia, formatua eta hartzaileen arabera. Nahiz eta bere webgunetik zuzeneko deskarga ezin den egin, materiala eskura dezakezun lekuaren erreferentzia ematen du.

PLATAFORMA MUEVETE POR LA IGUALDAD, ES DE JUSTICIA

mueveteporlaigualdad.org

Genero eta garapen inguruan, informazioa eman, difusioa egin eta erreflexionatzeko webgunea dat. Aurkezten diren heziketa materialak, emakumeek haien gizarteetan garatu duten papera ikustaraztea nahi du, Hegoaldeko herrietan enfasia ipiniz. Emakumeen papera gizartea eraikitzean eta mundu justuago eta bidezkoa sortzerakoan eman diren proiektuak, berriak eta iniziatibak zabaldu nahi ditu.

 

POBREZIAREN AURKAKO ASTEA 2017 | urriaren 16tik 22ra

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak...

MATERIAL DIDAKTIKOAK 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

Jarraian DBH-n lantzeko Jolas eta Ekinek garatutako 28 fitxa didaktikoak eskuragarri jartzen dizkizuegu. Material hau oso aproposa da Balio Etikoak ikasgaian lantzeko edo beste guztietan hu...

LANPOLTSA DEIALDIA: GIZA ERALDAKETARAKO HEZKUNTZAKO TEKNIKARIAK

SERSO lanza una convocatoria para crear una bolsa de trabajo en Araba para futuras incorporaciones en el proyecto Jolas eta Ekin. ...

Jarraitu

facebook