7

Ikastaroa: GARAPENERAKO HEZKUNTZA ETA KONTSUMO ARDURATSUA [martxoak 15 / DOAN!]

Gure inguruaren eta munduko egoeraren analisi kritikoa egiten eta mundu berriak asmatzen laguntzeaz gain, Garapenerako Hezkuntzak parte hartzerako eta solidaritatean eta justizian oinarritutako eraldaketarako tresnak erraztu behar ditu, baita hezitzaileentzat ere. Formazio honetan hau guztia lantzeko Kontsumo Arduratsua hartuko dugu hausnarketarako ardatz. 

Helburuak:
Garapenerako Hezkuntzaren (GH) gaineko hurbilketa teoriko-praktikoa:
- GHren eboluzioa, ezaugarriak eta testuingurua ezagutzea.
- Hezkuntza formalean eta ez formalean GH egituratzeko ideiak ematea.

Kontsumo Arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea:
- Globalizazioa eta bidezko-merkataritzaren arteko harremanak ezagutzea.
- Elikadura-subiranotasunaren hurbilketa teoriko-pratikoa.
- Kontsumo arduratsuaren alternatibak ezagutzea.


Edukiak
- GHren ezaugarriak eta eboluzioa.
- Globalizazioa eta interdependentzia globala.
- Kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura subiranotasuna.
- Ikasketa eta zerbitzu solidarioa.

- Alternatibak eta esperientziak [Elkarte/proiektu gonbidatuen hitzaldiak]
- Baliabideak eta materialak.

 

Hartzaileak:
- Orientatzaileak eta pedagogoak
- Etapa ezberdinetako koordinatzaileak
- Irakasleak
- Aisialdiko Begiraleak
- Jendarte Ekintza Sailak eta Pastoral Sailak
- GKEetako teknikariak
- Magisteritzako ikasleak
- Gurasoak
- Interesatuta dagoen edonor

Prezioa: Doan
Matrikulazioa: Urtxintxa Eskola
Lekua: Urtxintxa Eskola [Zabalbide 26, behea 48006, Bilbo]
Ordutegia: 10:00-14:00 eta 15:30-19:30
Iraupena: 8 ordu
Egutegia: martxoak 15, larunbata

volver

SAME - CAMPAÑA MUNDIAL POR LA EDUCACIÓN EN EUSKADI

Los datos relativos al cumplimiento del derecho a la educación en situaciones de conflicto y emergencia son cada vez más alarmantes: hay 75 millones de niños y niñas de entre 3 y ...

SEMANA CONTRA LA POBREZA 2017 | 16 - 22 octubre

En el Día Internacional para la Erradicación de la Pobreza (17 de octubre) organizaciones sociales lanzamos un llamamiento a la sociedad para que se movilice hasta lograr medidas concretas y efe...

MATERIALES DIDÁCTICOS 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

Otro año más Jolas eta Ekin pone a vuestra disposición 28 fichas didácticas dirigidas a la ESO, muy adecuadas para trabajar en la asignatura de Valores Éticos o para transversalizar en el resto ...

Síguenos en