7

Jardunaldia: IKASKETA-ZERBITZUA [azaroak 8, Donostia]

Jornada: APRENDIZAJE-SERVICIO [8 de noviembre, Donostia]

Ekimena, sormena eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta konpetentziak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko moduan dauden pertsonak prestatzea, tresna horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak.

Hau lortzeko Ikasketa-Zerbitzu Solidario (I+ZS) eredu pedagogikoa tresna bikaina bilakatzen da. Metodologia honen bidez, ikasleek inguru hurbilean benetako proiektu solidario bat egiten duten bitartean oinarrizko konpetentziak garatzen eta edukiak ikasten dituzte, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartuz.

Tresna honek arrakasta handia du aurrera eramaten animatzen ari diren ikastetxeen artean, batez ere, ikasle eta irakasleengan izaten dituen emaitza onak direla eta. Horregatik, metodologia honen onurak zabaltzeko, Donostiako Berritzegunea eta Jolas eta Ekin berriro batu gara jardunaldi hau antolatzeko: .

PROGRAMA OSOA: IKASKETA-ZERBITZUA. Hezkuntza konpetentziak garatuz, proiektuka lanean

 

HELBURUAK:

  1. Ikasketa-Zerbitzua (I+Z) eta ikastetxeetan egiten diren proiektuen eta arazo-egoeratan oinarritutako Unitate Didaktikoen arteko loturak egitea.

  2. Ikasketa-Zerbitzuaren markoa, osagaiak, prozesuak eta material didaktikoak ezagutzea.

  3. Esperientzia jakinetan oinarrituta Ikasketa-Zerbitzu metodologian sakontzea.

  4. “Praktikak-Km0” antzematea eta I+Zaren arteko loturak aurreikustea.

 

NORI ZUZENDUA:

  • Irakasleak [Lehen, Bigarren edo Goi Mailako hezkuntzakoak]
  • Ikastetxeetako zuzendaritza taldeak
  • Orientatzaileak eta pedagogoak
  • Magisteritza eta Pedagogia ikasleak
  • Gizarte Langileak eta Hezitzaileak
  • GKE-etako teknikariak
  • Guraso Elkarteak
  • Interesatuta dagoen edonor

 

DATUAK:

Hizkuntza: Euskera
Lekua: San Telmo Museoa (Plaza Zuloaga, 1 - 20003 Donostia).
Ordutegia: 8:45 - 12:30
Izen ematea: Doan (lekuak bete arte).
IZEN EMATEA ON-LINE (izen ematea derrigorrezkoa)
Info +:
945 22 65 95 - jolasetaekin@gmail.com
943 32 00 87 - marisoluria@donosgune.eus

atzera itzuli

EKUADOR ETA HONDURASEKO GAZTEAK EUSKADIN BISITAN DAUDE GIZA ESKUBIEEN INGURUAN SENTSIBILIZATZEKO

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna azaroaren 20an ospatzen dela eta, SERSO San Viator Euskalherria, InteRed Euskal Herria eta Gizakien Lurra erakundeek, 

Jardunaldia: IKASKETA-ZERBITZUA [azaroak 8, Donostia]

Ekimena, sormena eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta konpetentziak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beter...

HAMK - HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDU KANPAINA EUSKADIN

Gatazka- eta larrialdi-egoeretan, hezkuntzarako eskubideari buruzko datuak gero eta kezkagarriagoak dira: 3tik 18 urtera bitarteko 75 milioi haur eskolatu gabe daude krisiren bat jazot...

Jarraitu

facebook