7

EKUADOR ETA HONDURASEKO GAZTEAK EUSKADIN BISITAN DAUDE GIZA ESKUBIDEEN INGURUAN SENTSIBILIZATZEKO

JÓVENES DE ECUADOR Y HONDURAS VISITAN EUSKADI PARA SENSIBILIZAR SOBRE LOS DERECHOS HUMANOS

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna azaroaren 20an ospatzen dela eta, SERSO San Viator Euskalherria, InteRed Euskal Herria eta Gizakien Lurra erakundeek, Jolas eta Ekin partekatutako programaren bidez, azaroaren 12etatik 24era arte SERSO Honduras eta Ñapash Purina-ko (TdH - Gizakien Lurra) erakundeen gazteen bisitak antolatu dituzte Giza Eskubideen inguruan sentsibilizatzeko..

Etorri diren gazteek beraien herrialdeetan Giza Eskubideak defendatzen dituzte hainbat proiektuen bidez: bakea eta elkarbizitza, hezkuntza, aisialdia, kulturartekotasuna, migrazioak, haurren esplotazioa, generoa eta jasangarritasunaren inguruko proiektuak, hain zuzen ere.

Ekimen honen helburua da Euskadiko gazteekin eta euskal instituzioetako hainbat ordezkariekin gazte eta herrialde hauen esperientziak elkartrukatzea eta horretarako hurrengo ekintzak antolatu dira:

- Euskal instituzio publikoekin bilerak: Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia, Ararteko, Gasteizko Udala eta Gizpuzkoako eta Bizkaiko Foru Aldundiak.

- DBH-ko ikasleekin saioak Euskadiko hainbat ikastetxeetan (500 ikasle)

- Elkarte eta eragile sozialei bisitak.

- Hedabideekin elkarrizketak

 

atzera itzuli

"SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-Hartzea" biltzarra | martxoak 14 eta 15, Bilbo

SORTU eta HAZI-k, biltzar bat baino, hezitzaileen arteko gogoetarako eta elkartrukatzeko momentua izatea nahi du gaur egungo arazoei aurre egiten diegun bitartean, h...

Ikastaroa: AISIALDI ARDURATSUA: Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna [eusk.]

Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondori...

EKUADOR ETA HONDURASEKO GAZTEAK EUSKADIN BISITAN DAUDE GIZA ESKUBIDEEN INGURUAN SENTSIBILIZATZEKO

Haurren Eskubideen Nazioarteko Eguna azaroaren 20an ospatzen dela eta, SERSO San Viator Euskalherria, InteRed Euskal Herria eta Gizakien Lurra erakundeek, 

Jarraitu

facebook