7

Ikastaroa: AISIALDI ARDURATSUA: Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna [eusk.]

Curso: AISIALDI ARDURATSUA: Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna [eusk.]

Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondorio globalak dituzte, aisialdi taldeetan egiten ditugunak ere. Orduan, zer egin dezakegu gure kanpalekuak jasangarriak izateko? Eta, erosten ditugun elikagaiek eta baliabideek langileen eskubideak bermatzeko? Formazio honetan hau guztia argitzen saiatuko gara.

Nahiz eta gure intentzioak guztiz lokalak izan, huts egingo genuke faktore globalak kontuan izango ez bagenitu, hauek erabakiko baitute gure ekintzen arrakasta edo porrota. Gure ekintzek bisitatuko ez ditugun pertsonen eta ezagutuko ez ditugun belaunaldien bizi-baldintzetan eragina izaten dute.”   Zygmunt Bauman

 

Helburuak:

  • - Kontsumo Arduratsuaren inguruko hausnarketa bultzatzea:
  • - Globalizazioa, kontsumo arduratsua eta aisialdiaren arteko harremanak antzematea.
  • - Elikadura-subiranotasunaren hurbilketa teoriko-pratikoa.
  • - Kontsumo arduratsuaren eta jasangarritasunean oinarritutako alternatibak eraikitzea.

 

Edukia:

  • - Globalizazioa eta interdependentzia globala.
  • - Kontsumo arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura subiranotasuna aisialdian
  • - Jasangarritasuna gure praktiketan
  • - Alternatiba praktikoak: Baliabideak eta materialak.

 

Iraupena: 4 ordu
Egutegia: Urtarrilak 29, asteartea, 16:00 - 20:00
Lekua: Urtxintxa Eskola (Zabalbide Kalea, 26, 48006 Bilbo, Bizkaia)
Matrikula: ON-LINE // urtxintxa@urtxintxaeskola.eus // 94 432 04 45 //
Edukien inguruko info gehiago: 945 226 595 // jolasetaekin@gmail.com 

atzera itzuli

ARABAKO IKASKETA-ZERBITZUKO TOPAKETA | Abenduak 4, Gasteiz

Euskadiko Ikasketa-Zerbitzuko Sarea zure esperientziak partekatzea helburu duen topaketara gonbidatzen zaitugu. Ikastetxe baten irakaslea, hezkuntza ez formal proiektu bateko hezitzailea, GKEko ...

"GU GEU BOLONDRES" TAILER KREATIBOA [EHU/UPV - Jolas eta Ekin] - ATZERATUTA!

Proiektu edo ekintza solidario egiteko ideiaren bat duzu eta gauzatu nahiko zenuke? Universidad del País Vasco ...

POBREZIA ZERO KANPAINA. Ekintzak (urriaren 17tik 20ra)

Urriaren 17an Pobreziaren aurlako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko n...

Jarraitu

facebook