7

"SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-Hartzea" biltzarra | martxoak 14 eta 15, Bilbo

Congreso "SORTU eta HAZI. Educación Crítica y Participación Juvenil" | 14 y 15 de marzo, Bilbao

SORTU eta HAZI-k, biltzar bat baino, hezitzaileen arteko gogoetarako eta elkartrukatzeko momentua izatea nahi du gaur egungo arazoei aurre egiten diegun bitartean, hala nola: diskriminazioa, arrazakeria, genero ezberdintasuna, pobrezia, ingurumen degradazioa, horiek guztiak Nazio Batuen Garapen Iraunkorrerako Helburuetan jasota.

Biltzarra, martxoaren 14an eta 15ean Bilbon izango da eta gogoeta teorikoak, esperientzia praktikoak eta tailerretan egituratuko da. Pertsona kritikoak, ahaldunduak eta proaktiboak hezituko dituen hezkuntza bat eraiki behar dugu eta lan horretan zuen parte-hartzea ezinbestekoa izango da aukerak antzemateko eta partekatzeko. Mundu konplexu honetan bizitzeko beharrezkoak diren gaitasunez eta tresnez hornitzen gaituen hezkuntza sistema baten beharrean gaude eta, aldi berean, komunitatearen bizi baldintzak hobetzearekin konprometitzen dena.

 

IZEN-EMATEA IREKITA* [dohainik lekuak agortu arte]

PROGRAMA OSOA DESKARGATU

 

Hizlariak:

Roser Batlle
Pedagogoa da, eta Ikasketa-Zerbitzuan, herritartasunerako hezkuntzan, hezkuntza ez formalean eta komunikazioan aditua.

Jaume Funes
Psikologoa, hezitzailea, kazetaria, idazlea eta nerabezaoan aditua.

Xabier Aierdi
Soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta Ikuspegi-ren fundatzailea (Inmigrazioaren Euskal Behatokia).

Jaume Martinez
Unibertsitateko irakaslea, idazlea eta Pedagogiaren Berriztapeneko Mugimenduetako fundatzailea eta kidea.

Amelia Barquín
Hezkuntza Zientzietako unibertsitateko irakaslea, genero eta kulturartekotasunean aditua.

Zigor Ortiz de Urbina
Unibertsitateko irakaslea, didaktikan eta jolas kooperatiboetan aditua.

Marisol Uria
Donostiko Berritzeguneko Teknikaria 

Iván Barrio
Jolas eta Ekineko Koordinatzailea
 
 
 
Esperientziak:
 
Bastidako Eskola
Zeren inguruan hitze egiten dugu inklusioaren inguruan aritzen garenean?

FUHEM
Hezkuntzari ikuspuntu ekosoziala emateko ideiak
 
Anoeta Ikastola
Energia berritagarriak, kurrikulumetik herrira

Ikastetxetik Auzora
Genero parekidetasuna, ikastetxearen apustua

 

SORTU eta HAZI-ren helburuak hurrengoak dira:

- Mundu konplexu honen aurrean hezkuntzaren paperari buruz hausnartu.

- Hezkuntza kalitatea hobetuko dituzten metodologia berritzaileak eta parte-hartzaileak sustatu.

- Gogoetarako, eztabaidarako eta komuneko sorkuntzarako momentuak eskaini.

- Pertsonen eta eragileen arteko elkarlanerako sareak sustatu

- Partekatu eta ikasi.

 

Hartzaileak:

- Irakasleak

- Magisteritza eta Pedagogia ikasleak

- Berritzegune eta administrazioetako teknikariak

- Gizarte Langileak eta Hezitzaileak

- GKE-etako teknikariak

- Guraso Elkarteak

- Interesatuta dagoen edonor

 

Jolas eta Ekinetik parte-hartzera animatzen zaituztegu. Zuen ahotsa behar dugu, tresna berriak sortu behar ditugu testuinguru berri baterako.

 

*Hitzaldi batzuk euskaraz izango dira. Hori dela eta, izena emateko euskera ulertzea gomendatzen da (mintzatzean erosoen zauden hizkuntzan egin dezakezu). Tailerrak elebidunak izango dira.

 

 

 

 

atzera itzuli

SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-hartzea [materialak]

Martxoaren 14 eta 15ean “SORTU eta HAZI. Educación Crítica y Participación Juvenil” biltzarra egin genuen Bilbon. Bertan ideia eta estrategia berriekin indar itzela hartu genuen pert...

"SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-Hartzea" biltzarra | martxoak 14 eta 15, Bilbo

SORTU eta HAZI-k, biltzar bat baino, hezitzaileen arteko gogoetarako eta elkartrukatzeko momentua izatea nahi du gaur egungo arazoei aurre egiten diegun bitartean, h...

Ikastaroa: AISIALDI ARDURATSUA: Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna [eusk.]

Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondori...

Jarraitu

facebook