7

HAMK - HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDU KANPAINA EUSKADIN

SAME - CAMPAÑA MUNDIAL POR LA EDUCACIÓN EN EUSKADI

Acto de Vitoria-Gasteiz

Gatazka- eta larrialdi-egoeretan, hezkuntzarako eskubideari buruzko datuak gero eta kezkagarriagoak dira: 3tik 18 urtera bitarteko 75 milioi haur eskolatu gabe daude krisiren bat jazotzen ari den 35 herrialdetan; haur errefuxiatuen edo barne-desplazamenduko egoeran dauden haurren erdia baino ez doa Lehen Hezkuntzako eskolara, eta % 25 besterik ez da Bigarren Hezkuntzako lehen zikloa egiten ari. Sarritan, milioika haur eta gazte horiek eskolara joateari utzi behar izaten diote segurtasun edo baliabide faltagatik; hala, haien hezkuntzarako eskubidea urratzeaz gain, egoera horrek hezkuntzak bake-faktore moduan duen funtzioa betetzea oztopatzen du, baita babes-elementu moduan duen funtzioa ere, lagungarri baita bidegabekeriei, pobreziari eta injustiziari aurre egiteko.

Testuinguru honetan Jolas eta Ekinek berriro ere Hezkuntza Eskubidea defendatzeko hurrengo erakundeekin elkarlanean aritu da: Educo, Asociación Zabalketa, Ayuda en Acción, CCOO Irakaskuntza, Derandein Fundazioa, EGOAIZIA Asociación para la Cooperación al Desarrollo, Elkarhezitzen, FISC Cooperación y Desarrollo, Fundación Itaka Escolapios, Ikastetxetik Auzora eta Intered Euskal Herria. Elkarlan horren ondorioz Eibar, Bilbo, Gasteiz eta Donostian kale ekintzak antolatu dira.

 

atzera itzuli

HAMK - HEZKUNTZAREN ALDEKO MUNDU KANPAINA EUSKADIN

Gatazka- eta larrialdi-egoeretan, hezkuntzarako eskubideari buruzko datuak gero eta kezkagarriagoak dira: 3tik 18 urtera bitarteko 75 milioi haur eskolatu gabe daude krisiren bat jazot...

POBREZIAREN AURKAKO ASTEA 2017 | urriaren 16tik 22ra

Pobreziaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasuna desagerrarazteko neurri zehatzak...

MATERIAL DIDAKTIKOAK 2017-2018 | JOLAS ETA EKIN

Jarraian DBH-n lantzeko Jolas eta Ekinek garatutako 28 fitxa didaktikoak eskuragarri jartzen dizkizuegu. Material hau oso aproposa da Balio Etikoak ikasgaian lantzeko edo beste guztietan hu...

Jarraitu

facebook