7

Ikastaroa: GARAPENERAKO HEZKUNTZAREN HASTAPENAK

Curso: INTRODUCCIÓN A LA EDUCACIÓN PARA EL DESARROLLO

GARAPENERAKO HEZKUNTZAREN HASTAPENAK

Garapenerako Hezkuntzak edota Eraldaketarako Hezkuntzak, gure inguruaren eta munduko egoeraren analisi kritikoa egiten eta gizarte berrikuntzan laguntzen digu.  Ikastaro honek gazteekin solidaritatea, justizia, iniziatiba, sormena eta parte-hartzea  lantzeko tresnak erraztu nahi dizkie hezitzaileei.

 

Edukiak:

- Garapenerako Hezkuntzaren ezaugarriak  eta bilakaera.

- Globalizazioa eta mundu mailako  interdependentzia.

- Bidezko merkataritza, kontsumo arduratsua eta elikadura-burujabetza.

- Alternatibak eta esperientziak [Elkarte/proiektu gonbidatuen hitzaldiak]

- Baliabideak eta  materialak.

 

Hartzaileak:

- Orientatzaileak eta pedagogoak

- Etapa ezberdinetako koordinatzaileak

- Irakaslegoa

- Aisialdiko Begiraleak

- Jendarte Ekintza Sailak 

- Pastoral Sailak

- GKEetako teknikariak

- Magisterutzako ikasleak

- Gurasoak

- Interesatuta dagoen edonor

 

Eskainiko duena: Jolas eta Ekin, Garapenerako Hezkuntzaren aholkularitza eta baliabide-zentroa [www.jolasetaekin.org]

Lekua: Bolunta [Erronda kalea z/g (5. zenbakiaren aurrean) 2. solairua, 48005 Bilbo]

Data: otsailak 3, 5, 10 eta 12.

Ordutegia: 17:30 - 20:00

Hizkuntza: Gaztelania

Prezioa: 40 €

Izen ematea: formacion@bolunta.org

Info +: jolasetaekin@gmail.com // Facebook

 

JOLAS ETA EKINeko manifestua:

Hezkuntza, Formala eta ez Formala, gizarte hobe bat lortzera begira pertsonak prestatzeko mekanismo bezala ulertzen delarik, hemen munduaren gaineko hausnarketa egiteko esparru bezala planteatuko genuke, ez soilik mundua erreproduzitzeko esparru bezala.

Jolas eta Ekin Garapenerako Hezkuntzaren partzuergoaren arabera, Hezkuntza esparruak pertsona era integralean hezteko izan behar dira, non ezagutza akademikoz eta teknikoez gain, balio eta konpromiso sozialetan ere heziko dituena. Hezkuntza, eredu sozial ekonomizista, bidegabe eta ez solidario horren isla hutsa izatearen arriskua saihestu nahi dugu.

Jolas eta Ekinek irudikatzen duen hezkuntza motak, munduaren irakurketa kritikoa egiteko eta balio solidario eta gizatiarrago batzuen babespean berritzeko, tresnak eman behar dizkie pertsonei.  Ekimena, sormena, konpromezua eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta gizarte trebetasunak dira. Hori dela eta, ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko pertsonak hezi behar ditugu eta horretarako abilezia eta balore horiek berebiziko garantzia hartzen dute. Horregatik uste dugu hezkuntza ikerketarako esparru bat izan daitekeela, non gizarte proiektu berriak bilatzea, sortzea eta praktikan jartzea hezkuntza-prozesuaren parte izan daitezkeen.

Zentzu horretan, Garapenerako Hezkuntza ezinbesteko aliatua da hezkuntza solidario eta parte-hartzaile bat eraikitzeko orduan, komunitatearen hobekuntzan lan egin eta hezkuntzari berrikuntzarako esparru ezin hobea ematen diona, bai hezkuntza arloan, bai gizarte arloan. 

 

 

Jolas eta Ekin

atzera itzuli

POBREZIA ZERO KANPAINA. Ekintzak (urriaren 17tik 20ra)

Urriaren 17an Pobreziaren aurlako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko n...

Ikastaroa: JOLASA GIZARTEA ERALDATZEKO TRESNA GISA (gazt.)

Tailer honetan jolasa, lankidetza eta integrazioa praktikan jarriko ditugu. Gure esperientziatik abiatuta, gogoeta egingo dugu gure harremanak balio horietan oinarritzeari eta aldaketarako sor...

SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-hartzea [materialak]

Martxoaren 14 eta 15ean “SORTU eta HAZI. Educación Crítica y Participación Juvenil” biltzarra egin genuen Bilbon. Bertan ideia eta estrategia berriekin indar itzela hartu genuen pert...

Jarraitu

facebook