7

GUTEMALA ETA HONDURASKO GAZTEEK EUSKADI BISITATU DUTE

JÓVENES HONDUREÑOS/AS Y GUATEMALTECOS/AS VISITAN EUSKADI

Jolas eta Ekinek, azaroaren 19tik 28era, Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 25. Urtemuga azaroaren 20an ospatu dela aprobetxatuz, Guatemalako eta Hondurasko gazteen bisitak antolatu ditu Save the Children Guatemala eta SERSO Honduras erakundeetan aritzen diren gazteekin.

Ekimen honen helburua izan da Ertain Ameriketako neska-mutil hauek haien herrialdeetako haurtzaroaren egoeraz sentsibilizatzea eta Euskal Erkidegoko gazteekin eta euskal instituzioetako hainbat ordezkariekin haurren eskubideen inguruko analisia eta esperientziak elkartrukatzea. Helburua betetzeko ekintza ezberdinak antolatu dira:

- Euskal instituzio publikoekin bilerak:

o   Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

o   Ararteko

o   Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

o   Vitoria-Gasteizko Udala

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin saioak ikastetxe ezberdinetan (367 ikasle)

- Gazte eragile eta astialdiko taldeekin bilerak eta ekintzak epe luzera begira sareak eta elkarlana sortzeko asmoz.

- Bake eta Justiziako gazte batzordean parte-hartu (EGK)

- Vitoria-Gasteizen azaroaren 22 ospatuko den Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 25. Urtemugako festan parte-hartzea.

- Elkarte eta eragile sozialei bisitak.

- Hedabideekin elkarrizketak

o   Radio Euskadi. Boulevard.

o   Onda Vasca. La tarde en Euskadi.

 

Bisitak oso arrakastasuak izan dira. Eskerrik asko Aura, Henry, Elmer, Dariela, Leslie eta Luís guztiagatik. 

Laster arte!!

 

atzera itzuli

SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-hartzea [materialak]

Martxoaren 14 eta 15ean “SORTU eta HAZI. Educación Crítica y Participación Juvenil” biltzarra egin genuen Bilbon. Bertan ideia eta estrategia berriekin indar itzela hartu genuen pert...

"SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-Hartzea" biltzarra | martxoak 14 eta 15, Bilbo

SORTU eta HAZI-k, biltzar bat baino, hezitzaileen arteko gogoetarako eta elkartrukatzeko momentua izatea nahi du gaur egungo arazoei aurre egiten diegun bitartean, h...

Ikastaroa: AISIALDI ARDURATSUA: Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna [eusk.]

Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondori...

Jarraitu

facebook