7

Ikastaroa: CURRICULUMAREN AUKERAK: Solidaritatea, kulturartekotasuna, herritartasuna eta eskola arrakasta. [maiatzak 7, Donosti]

Curso: OPORTUNIDADES DEL CURRICULUM: Solidaridad, interculturalidad, ciudadanía y éxito escolar [7 mayo, Donosti]

 
Ikastaro honetan hezkuntza sistemaren baitan argi pixka bat piztu nahi dugu eta hezkuntza komunitateari gogorarazi tresna asko dauzkagula solidaritatea, herritaratsuna, kulturartekotasuna lantzeko, eskola arrakastaren bidea ahaztu gabe.
 
Hizlaria: Jesús Prieto Mendaza | Antolatzailea: Jolas eta Ekin | Non eta noiz: Donostia. Maiatzak 7. | Hizkuntza: Euskara
 
-   Tertulia Dialogiko metodologiarekin posiblea dugu hizkuntza komunikaziorako konpetentzia hobetzea eta, aldi berean, Iparra eta Hegoaren arteko harremanei buruz hausnarketa sakona egitea.
-   Eskola arrakasta eta solidaritaterako hezkuntza lagunak diren bi kontzeptuak dira.
-   Gakoa ez dago bakarrik gure ordutegi banaketan baizik eta gure garunekoan eta gure lan egiteko gogoan.
 
 
Balore Hezkuntza aspalditik aipatzen da gure hezkuntza sisteman. Egia da ere zenbait jarduera eta praktikak aurrera eraman direla gure gizarteko ikasgeletan. Hala eta guztiz, oraindik, ikasle askorentzat kurrikularra dena eta baloreen hezkuntza bi ibilbide ezberdinak dira. Hori dela eta matematikak, hizkuntzak, zientzia eta teknologia lehenengo atalari dagozkio eta beste aldetik arrazakeriaren kontrako hezkuntza, solidaritatea, hezkidetza edota ekologia bigarren arlokoentzako bigarren dibisioko gaiak dira. Hori da, pedagogikoki, gaur egun errepikatzen den iraganeko hanka sartzea.
 
Francesc Carbonellek, Xavier Besalúk eta Ramon Flechak aldarrikatzen duten bezala balore guzti horiek Gizarterako eta Herritartasunerako konpetentzian biltzen dira eta hori lantzeko eta barneratzeko beharrezkotzat  dugu  gure curriculum ikasgai eta arlo guztiak, eta ez bakarrik tutoretza orduak edota etika klasea.
 
Gizarte eta Herritartasuna arlo guztietan landu? Jakina baietz! Herritartasunak hiru dimentsio dauzka: Gizarte errelitatea, herritartasuna eta elkarbizitza eta nik uste dut posiblea dela hezkidetza lantzea ingelesa klasean, arrazakeriaren kontrako hezkuntza musika ikasgelan eta garapenerako hezkuntza matematiketan; gakoa ez dago bakarrik gure ordutegi banaketan baizik eta gure garunekoan eta lan egiteko gogoetan. Non dago ba pausua emateko abiapuntua? Metodologian dago ene ustez. INCLUD-ED Europa Batasuneko ikerketak baieztatu duen bezala
badaude arrakastatsuak diren zenbait praktika: Ikasketa Komunitateak, Talde Interaktiboak, Metodologia Dialogikoa, Lan Kooperatiboa, Bikoteka Irakurtzea, Ikasketa-Zerbitzu Planak… horrelako praktikek baloreak ez ezik eskolako arrakasta ere handitzen dituztela. Tertulia Dialogiko batean posiblea dugu hizkuntza komunikaziorako konpetentzia hobetzea eta, aldi berean, lehenengo munduan eta hirugarren munduan artean dauden aldeei buruz hausnarketa sakona egitea
 
Hezkuntza arrakasta, XXI. Mendean, ez dago soilik irakaslegoaren esku, aditu guztiek eskatzen duten bezala, komunitate osoan baizik. Irakasle, guraso, ikasle eta gizarte eragileen konplizitatea ezinbestekoa da ikasleen arrakasta lortzeko. Ez da erronka erraza, nik ez dut gezurrik esango, baina bai dela bide bakarra orain dugun aniztasunari erantzun egokia emateko.
 
 
Hizlaria:
Jesus Prieto Mendaza
Gizarte eta Kultur antropologian doktorea  eta irakasle hezitzailea. 
 
 
 
Hizkuntza: Euskara
Matrikulazioa: jolasetaekin@gmail.com
Prezioa: Doan [izen ematea derrigorrezkoa]
Lekua: Serapio Mugika Aretoa [Abuztuak 31 kalea, 36 20003 Donostia]
Ordutegia: 9:00 - 11:00
Egutegia: maiatzak 7, asteazkena
 
 

 

atzera itzuli

SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-hartzea [materialak]

Martxoaren 14 eta 15ean “SORTU eta HAZI. Educación Crítica y Participación Juvenil” biltzarra egin genuen Bilbon. Bertan ideia eta estrategia berriekin indar itzela hartu genuen pert...

"SORTU eta HAZI. Hezkuntza Kritikoa eta Gazte Parte-Hartzea" biltzarra | martxoak 14 eta 15, Bilbo

SORTU eta HAZI-k, biltzar bat baino, hezitzaileen arteko gogoetarako eta elkartrukatzeko momentua izatea nahi du gaur egungo arazoei aurre egiten diegun bitartean, h...

Ikastaroa: AISIALDI ARDURATSUA: Zentzuz kontsumitzea eta jasangarritasuna [eusk.]

Gaur egun, krisi ekologiko baten erdian gaude eta horrek ekartzen dituen ingurumen eta giza ondorioak oso larriak izaten ari dira. Interkonektatutako munduan bizi gara eta tokiko ekintzak ondori...

Jarraitu

facebook