7

IKASKETA-ZERBITZUA. La Participación como Herramienta Educativa. [martxoak 17, Gasteiz]

IKASKETA-ZERBITZUA. La Participación como Herramienta Educativa. [martxoak 17, Gasteiz]

[Azaroaren 6an, Donostiako jardunaldian izandako arrakasta ikusi eta gero, Gasteizen errepikatzea erabaki dugu. Oraingo honetan, ZERBIKAS izango dugu bidelagun]

 
 
 
Jolas eta Ekinek irudikatzen duen eskola motak munduaren irakurketa kritikoa egiteko, bizitzaren arlo ezberdinetan eta egoeretan moldatzen jakiteko eta balio solidario eta gizatiarrago batzuen babespean berrikuntzarako tresnak eman behar dizkie pertsonei.
 
Ekimenasormena eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna etagizarte trebetasunak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko moduan dauden pertsonak prestatzea, tresna horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak.

Hau lortzeko Jolas eta Ekin Ikasketa-Zerbitzu Solidario (I+ZS) eredu pedagogikoaz baliatzen da. Metodologia honen bidez inguru hurbilean egindako proiektu solidario bat egiten dugun bitartean ikasleen oinarrizko konpetentziak garatzen eta edukiak ikasten ditugu, asmo pedagogikoak eta solidarioak elkartuz.

Tresna honek arrakasta handia du aurrera eramaten animatzen ari diren ikastetxeen artean, batez ere, ikasle eta irakasleengan izaten dituen emaitza onak direla eta. Arrakasta hau Donostiako San Telmo Museoan egin genuen jardunaldian ere isladatu zen, non hezkuntza maila eta esparru guztietako 100 lagunek parte-hartu zuten.

Metodologia hau zabaltzeko eta hobeto ezagutzeko IKASKETA-ZERBITZUA. La Participación como Herramienta Educativa jardunaldia antolatu dugu ZERBIKAS Fundazioarekin batera, REDAPS sarearen eremuan. Hau martxoaren 17an Gasteizko EUROPA Jauregian izango da eta bertan hurrengo hizlariak izango ditugu: Begońa Garamendi, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Berriztatzeko Zuzendaria; Monike Gezuraga, EHU-ko irakaslea, I+ZSn aditua eta Zerbikaseko kidea; eta metodologia hau aurrera eraman duten Euskadiko ikastetxeen esperientziak  egongo dira.
 

*Jolas eta EkinInteRed Euskal HerriaSERSO eta Gizakien Lurraren proiektua da.


Eguna:
Martxoak 17
Lekua:
Europa Jauregia [Gasteiz Etorbidea, 85, 01009 Vitoria-Gasteiz]
Ordutegia:
9:00 - 14:00
Hizkuntza:
Euskera 
Izen ematea: 
Musutruk [lekuak agortu arte]
Epea martxoaren 10era arte.

IZEN EMATEA ON LINE

Info +:
945 22 65 95//  jolasetaekin@gmail.com

atzera itzuli

Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina: COVID-19ren eragina hezkuntzan

Egungo osasun-krisiak, martxoan gure bizitzak irauli zituenak, gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-esparruetan ere eragin du. Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kan...

"Aldaketa klimatikoari STOP" SORTU-EKITEKO tailerra - UPV/EHU - Jolas eta Ekin- Otsailaren 18,20, 27an eta Martxoaren 3an

Zure ideiek asko balio dute. Ez utzi pasatzen. Sortu eta jardun.
 
Baduzu klima-aldaketa geldiarazteko ekintza- edo proiektu-ideiarik, eta gauzatu nahiko zen...

ARABAKO IKASKETA-ZERBITZUKO TOPAKETA | Abenduak 4, Gasteiz

Euskadiko Ikasketa-Zerbitzuko Sarea zure esperientziak partekatzea helburu duen topaketara gonbidatzen zaitugu. Ikastetxe baten irakaslea, hezkuntza ez formal proiektu bateko hezitzailea, GKEko ...

Jarraitu

facebook