7

GUTEMALA ETA HONDURASKO GAZTEEK EUSKADI BISITATU DUTE

JÓVENES HONDUREÑOS/AS Y GUATEMALTECOS/AS VISITAN EUSKADI

Jolas eta Ekinek, azaroaren 19tik 28era, Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 25. Urtemuga azaroaren 20an ospatu dela aprobetxatuz, Guatemalako eta Hondurasko gazteen bisitak antolatu ditu Save the Children Guatemala eta SERSO Honduras erakundeetan aritzen diren gazteekin.

Ekimen honen helburua izan da Ertain Ameriketako neska-mutil hauek haien herrialdeetako haurtzaroaren egoeraz sentsibilizatzea eta Euskal Erkidegoko gazteekin eta euskal instituzioetako hainbat ordezkariekin haurren eskubideen inguruko analisia eta esperientziak elkartrukatzea. Helburua betetzeko ekintza ezberdinak antolatu dira:

- Euskal instituzio publikoekin bilerak:

o   Eusko Jaurlaritzako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia

o   Ararteko

o   Euskadiko Gazteriaren Kontseilua (EGK)

o   Vitoria-Gasteizko Udala

- Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleekin saioak ikastetxe ezberdinetan (367 ikasle)

- Gazte eragile eta astialdiko taldeekin bilerak eta ekintzak epe luzera begira sareak eta elkarlana sortzeko asmoz.

- Bake eta Justiziako gazte batzordean parte-hartu (EGK)

- Vitoria-Gasteizen azaroaren 22 ospatuko den Haurren Eskubideen Hitzarmenaren 25. Urtemugako festan parte-hartzea.

- Elkarte eta eragile sozialei bisitak.

- Hedabideekin elkarrizketak

o   Radio Euskadi. Boulevard.

o   Onda Vasca. La tarde en Euskadi.

 

Bisitak oso arrakastasuak izan dira. Eskerrik asko Aura, Henry, Elmer, Dariela, Leslie eta Luís guztiagatik. 

Laster arte!!

 

atzera itzuli

"GU GEU BOLONDRES" TAILER KREATIBOA [EHU/UPV - Jolas eta Ekin] - ATZERATUTA!

Proiektu edo ekintza solidario egiteko ideiaren bat duzu eta gauzatu nahiko zenuke? Universidad del País Vasco ...

POBREZIA ZERO KANPAINA. Ekintzak (urriaren 17tik 20ra)

Urriaren 17an Pobreziaren aurlako Nazioarteko Eguna dela eta, gizarte-erakundeetan dihardugunok mobilizaziorako deia egiten diogu gizarte osoari, pobrezia eta desberdintasunak desagerrarazteko n...

Ikastaroa: JOLASA GIZARTEA ERALDATZEKO TRESNA GISA (gazt.)

Tailer honetan jolasa, lankidetza eta integrazioa praktikan jarriko ditugu. Gure esperientziatik abiatuta, gogoeta egingo dugu gure harremanak balio horietan oinarritzeari eta aldaketarako sor...

Jarraitu

facebook