7

FITXA DIDAKTIKO BERRIAK: GENERO, IKASKETA-ZERBITZUA eta HEDABIDEEN IRAKURKETA KRITIKOA

NUEVOS ITINERARIOS DIDÁCTICOS: GÉNERO, APRENDIZAJE-SERVICIO y ANÁLISIS CRÍTICO DE LOS MEDIOS

Ikasturte honetan Jolas eta Ekinek hiru ibilbide tematiko berriak estreinatzen ditu. Hauek DBH-ko irakasleei bideratuta daude baina oso baliogarriak izan daitezke ere hezitzaile eta gizarte erakundeetako langileentzat. Guztira 27 fitxa didaktikoak sortu ditugu, euskeraz eta gaztelaniaz idatziak*, eta oso aproposak dira Balio Etikoetan lan egiteko edo beste irakasgaietan zeharka jorratzeko. Aldi berean, prebentzioaren esparruan oso egokiak izan daitezke hezkuntza formalean, ez formalean edo informalean lantzeko.

Ibilbide berriak:
*GENEROA ETA INDARKERIEN PREBENTZIOA (10 fitxa)
*IKUS-ENTZUNEZKO ALFABETATZEA: Komunikabideen azterketa kritiko baterako gakoak (8 fitxa)
*IKASKETA-ZERBITZUA: Parte-hartze soziala hezkuntzarako tresna bezala (9 fitxa)

IBILBIDE DIDAKTIKO BERRIAK:
ZUZENEAN DESKARGATZEKO LINKA (DOHAINIK)

Fitxak dohainik dira eta era erraz eta intuitibo batean aurkeztuta daude, edozein pertsonak aurrera eraman ahal izateko moduakoak. Ibilbide tematiko bakoitzak aurkezpen orri bat dauka, bertan, saio bakoitzaren helburu eta metodologiaren laburpena egiten da eta gai hauek lantzearen egokitasuna azaltzen da.

Bestetik, jakinarazten dizuegu aurten ere beste urteetako materialak eskuragarri dituzuela:

*KULTURARTEKOTASUNA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)
*KONTSUMOA, JASANGARRITASUNA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)
*GATAZKAK, ELKARBIZITZA ETA GIZA ESKUBIDEAK (9 saio)

BESTE IBILBIDE DIDAKTIKOAK:
ZUZENEAN DESKARGATZEKO LINKA (DOHAINIK)

Edozein zalantzarako Jolas eta Ekineko ekipoarekin harremanetan jar zaitezkete, saiatuko gara zuen galderak argitzen: jolasetaekin@gmail.com // 945 22 65 95

*Fitxetan hainbat bideo eta estekak daude, hauek beraien jatorrizko hizkuntzan daude (euskera, gaztelania edo ingelesa).

atzera itzuli

Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina: COVID-19ren eragina hezkuntzan

Egungo osasun-krisiak, martxoan gure bizitzak irauli zituenak, gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-esparruetan ere eragin du. Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kan...

"Aldaketa klimatikoari STOP" SORTU-EKITEKO tailerra - UPV/EHU - Jolas eta Ekin- Otsailaren 18,20, 27an eta Martxoaren 3an

Zure ideiek asko balio dute. Ez utzi pasatzen. Sortu eta jardun.
 
Baduzu klima-aldaketa geldiarazteko ekintza- edo proiektu-ideiarik, eta gauzatu nahiko zen...

ARABAKO IKASKETA-ZERBITZUKO TOPAKETA | Abenduak 4, Gasteiz

Euskadiko Ikasketa-Zerbitzuko Sarea zure esperientziak partekatzea helburu duen topaketara gonbidatzen zaitugu. Ikastetxe baten irakaslea, hezkuntza ez formal proiektu bateko hezitzailea, GKEko ...

Jarraitu

facebook