"Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioa" (HEK) Nazio Batuen itun bat da, eta baita ere haurren eskubideei buruzko "juridikoki loteslea" den nazioarteko lehen legea. Horrek esan nahi du derrigorrez bete behar dela. Eskubide zibilak, politikoak, ekonomikoak, sozialak eta kulturalak biltzen ditu, eta mundu osoko haur eta gazteoi bizitzea egokitu dakizukeen hainbat egoera islatzen ditu. Konbentzioak 54 artikulu ditu eta artikulu horiek aitortzen dute 18 urtetik beherako adin txikiko guztiek eskubidea dutela garapen fisiko, mental eta sozial osoa izateko eta beren iritziak libreki adierazteko. Baina, gainera, Konbentzioa eredu bat da gizarte osoaren osasun, biziraupen eta aurrerapenerako.
Euskadiko Ikasketa-Zerbitzuko Sarea zure esperientziak partekatzea helburu duen topaketara gonbidatzen zaitugu. Ikastetxe baten irakaslea, hezkuntza ez formal proiektu bateko hezitzailea, GKEko ...