7

Garapenerako hezkuntza.

Mundua gaizki banatuta dago. Herrialde eta pertsona gutxi batzuk planetako aberastasun material eta ekonomiko gehienen jabe dira. Eta, bestalde, pertsona asko eta asko bizi dira pobreziaren mugaren azpitik. "Munduko hiru pertsonak 48 herrialderik txiroenek adinako aberastasuna daukate.

Munduko gastu militarraren %3arekin, ura eta lehen mailako laguntza eman daiteke mundu osoan urtean hamaika egunez. Munduan, lan ordu guztien %75 emakumeek egiten dituzte, nahiz eta biztanleriaren %50 izan. Gainera, munduko errentaren %10 baino ez dute jasotzen eta jabetza guztien %1 besterik ez daukate."

Iparraldean, herrialde aberatsetan bizi garenok geure aukeren gainetik bizi gara eta erantzukizun bat daukagu: inguratzen gaituena aldatzea. Nola ordea?

Horretarako daukagu Garapenerako Hezkuntza. Aisialdi taldeek egiten duten lanaren barruan dago Baloreetan, besteak beste, elkartasunean heztea. Eta elkartasunean hezteak faktore asko dakartza berekin: Hegoaldeaz daukagun irudia, bertan bizi direnak, munduaz daukagun irudia, garatu gabeko herrialdeez daukagun irudia, geure herrialde aberatsei buruz daukaguna, bidegabekeria sozialak ikusteko daukagun modua... Honen guztiaren ondorioz, taldeei estereotipoetan edo egokiak ez diren mezuetan oinarritutako heziketa transmititzen diegu sarritan.

Mundua aldatu nahi badugu, guztion garapena, justizia eta elkartasuna aldarrikatzen baditugu, geure ingurunean hasi behar dugu lanean, geure taldeetan eta geure gazteengan, Garapenerako Hezkuntzak ematen dizkigun balore eta irudi egokiak transmitituz.

atzera itzuli

Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina: COVID-19ren eragina hezkuntzan

Egungo osasun-krisiak, martxoan gure bizitzak irauli zituenak, gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-esparruetan ere eragin du. Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kan...

"Aldaketa klimatikoari STOP" SORTU-EKITEKO tailerra - UPV/EHU - Jolas eta Ekin- Otsailaren 18,20, 27an eta Martxoaren 3an

Zure ideiek asko balio dute. Ez utzi pasatzen. Sortu eta jardun.
 
Baduzu klima-aldaketa geldiarazteko ekintza- edo proiektu-ideiarik, eta gauzatu nahiko zen...

ARABAKO IKASKETA-ZERBITZUKO TOPAKETA | Abenduak 4, Gasteiz

Euskadiko Ikasketa-Zerbitzuko Sarea zure esperientziak partekatzea helburu duen topaketara gonbidatzen zaitugu. Ikastetxe baten irakaslea, hezkuntza ez formal proiektu bateko hezitzailea, GKEko ...

Jarraitu

facebook