7

MATERIAL DIDAKTIKO BERRIAK 2014-2015 | Jolas eta Ekin

Jolas eta Ekinek irudikatzen duen eskola motak munduaren irakurketa kritikoa egiteko eta balio solidario eta gizatiarrago batzuen babespean berritzeko tresnak eman behar dizkie pertsonei.  Ekimena, sormena eta parte-hartzea krisian eta etengabeko aldaketan dagoen gizarte batek eskatzen dituen tresna eta gizarte trebetasunak dira. Horrek behar-beharrezko bihurtzen du ziurgabetasunez beteriko etorkizunari aurre egiteko moduan dauden pertsonak prestatzea, tresna horiek eta etika solidarioa izango dituzten pertsonak. Horregatik uste dugu hezkuntza ikerketarako esparru bat izan daitekeela, non gizarte proiektu berriak bilatzea, sortzea eta praktikan jartzea hezkuntza-prozesuaren parte izan daitezkeen.

Zentzu horretan, Garapenerako Hezkuntza ezinbesteko aliatua da eskola solidario eta parte-hartzaile bat eraikitzeko orduan, komunitatearen hobekuntzan lan egin eta hezkuntza sistemari berrikuntzarako esparru ezin hobea ematen diona, bai hezkuntza arloan, bai arlo sozialean. 

Dohako deskarga zuzena: Material didaktikoak 2014-2015 [Jolas eta Ekin]

Jarraian aurkezten dizkizuegun materialak Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzari begira zuzenduta daude. Hiru ibilbide tematikoak dira [kulturartekotasuna, kontsumo arduratsua eta gatazka], bakoitza bederatzi dinamikaz osatuta, gehi Ikasketa-Zerbitzu Plan bat. Saio bakoitza 55 minututan egiteko prestatuta dago.

 

Hona hemen, ibilbideak lantzerako orduan erabili dugun ikuspuntua:

 

1. ibilbidea: KULTURARTEKOTASUNA ETA HAURREN ESKUBIDEAK

Gaur egun, kulturen nahasketa errealitate bat da eta horregatik, unitate didaktiko hauekin gure helburua, mundu globalizatu honetan bizikidetasunari buruzko gogoeta bat egitea da. Egoera honen irakurketa kritikoa lortzea eta ikaslegoari testuinguru horretan bizitzeko tresnak ematea, kohesio soziala garatzen laguntzea da, bizikidetasuna eta komunitatearen bizi kalitatea hobetuz.

Gai hau lantzeko bi kontzeptu bereizi behar dira:

Kulturaniztasuna: Gizarte berean kultur identitate ezberdina duten pertsonen arteko errespetua proposatzen duen paradigma da. Kultura ezberdinak bizi dira baina haien arteko harremanik gabe.

Kulturartekotasuna: Paradigma honek kultura guztiak eta talde etniko guztien ezaugarri propioak mantentzeko eskubideaz abiatuz (hizkuntza, ohiturak, erlijioa) kultura aniztasuna errespetatzen du. Horretaz gain, kulturen arteko trukea komunitaterako aberasgarritzat eta faktore positibotzat jotzen du, prozesu naturala bezala onartuz, hasiera-hasieratik egondako gizakiaren eta kulturen etengabeko eboluzioaz eta mestizajeaz abiatuz. Kulturartekotasunetik Hezkuntza Globalaren aldeko apustua egiten da non ezberdintasunak eta berdintasunak baloratzen dira: kultura ezberdineko haurren arteko interakzioan, elkartrukean eta elkarrekikotasunean oinarritzen da. Kulturartekotasunerako hezkuntza honek etorkizuneko herritarrak prestatzeko erronkari aurre egin behar dio, kultur anitzeko gizarte demokratikoan egoki biziko diren pertsonak.

Fitxak:

1. Kulturartekotasuna eta eskubideak. Kulturartekotasuna eta haurren eskubideak

2. Nondik gatoz? Genealogia, mugimendu migratorioak

3. Nortasun kultural anitzak. Nortasun kulturalak

4. Estereotipoak apurtzen. Aurreritziak, aniztazuna eta generoa

5. Diru beltza. Arrazakeria hizkuntzan

6. Itxura faltsuak. Aurreiritziak, itxurak

7. Arabiarrak eta Musulmanak. Munduko kulturak

8. Clandestino. Inmigrazioa

9. Beste kultura batzuk ezagutzen ditugu? Beste herrialde batetik datorren pertsona baten visita

 

2. ibilbidea: KONTSUMOA, GLOBALIZAZIOA ETA HAURREN ESKUBIDEAK

Unitate didaktiko hauekin, ikasleak bizi garen mundu globalizatu eta interdependiente honen gaineko azterketa interesgarri bat burutu dezaten saiatuko gara, non gure ekintza lokalek ondorio globalak dituzten.

Hazkunde amaigabea oinarritutako ekonomia eta kontsumo ardatz duen ereduan bizi gara. Bizimodu eta ekonomia honek gehiegizko ekoizpena eta baliabide naturalen gehiegizko ustiapenera bultzatzen gaitu baina gure planeta mugatua da eta ezin du jasan gaur egungo kontsumo eta ekoizpen erritmoa. Eredu honen ondorioak ingurugiroaren degradaziotik ezberdintasunaren eta pobreziaren areagotzera doaz. Aberastasuna gero eta esku gutxiagotan biltzen da, estatua aberastasun hau gizartearen artean birbanatzeko gaitasuna galtzen ari baita.

Bestalde, eredu kontsumistak bultzatu du txirotutako herrien ekonomiei industrializatuago dauden gizarteen kontsumo itzela asetzera eta, horren ondorioz,  bere funtsezko beharrak asetzeari uzten diote, merkatuak diru gehiago ordaintzen dutenei bideratzen baitu bere indarra.

Azkenik, gero eta gehiago kontsumoan oinarritutako ekonomi eredu hau biztanleriaren desioetan oinarritzen da benetako beharretan oinarritu beharrean, desioak beharrak bihurtuz. Zentzu honetan pertsonek bilatzen dute zorion pertsonala zalantzazko beharreko artikulu erosketaren bitartez, “izateari” “edukitzea” nagusituz.

Gure helburua kontsumo kontziente eta arduratsua, bidezko merkataritza eta elikadura-subiranotasuna sustatzea da, aukera praktiko, hurbileko eta eguneroko gisa, globalizazio neoliberalak toki-inguruneko nahiz herrialde txirotuetako ekonomian, gizartean eta ingurunean duen inpaktua murriztearren. Kontzientzia soziala sortzeko apustua egin nahi dugu, eraldaketarako ekintza ahalbidetu dezan.

Fitxak:

1. Nahiak eta beharrak. Eskubideen eta beharren artean bereiztea

2. Mundu konektatua. Ekonomia eta Globalizazioa

3. Baliabide naturalak ustiatzen jarraitu ditzakegu? Baliabideen garrantzia

4. Nola banatzen da mundua? Baliabideen banaketa desberdina

5. Mineralen ibilbidea gure sakeletara eta buelta. Ekoizpen prozesua, merkaturatzea eta hondakin teknologikoak

6. Bananaren bidezko banaketa. Bidezko merkataritza

7. Beste era batean kontsumitu dezakegu? Ekonomia eta kontsumo arduratsua

8. Paperezko hegazkinak. Haurren esplotazio laborala

9. Kontsumo arduratsua eta etiketak. Ekonomia eta globalizazioa

10.   Zer saltzen digu publizitateak? Kontsumismoa eta sortaraziko beharrak

 

3. ibilbidea: GATAZKAK ETA HAURREN ESKUBIDEAK

Eskubideen ikuspuntutik gatazkak era zabalean lantzeko bederatzi saio desberdin aurkezten ditugu: bizikidetasuneko gatazketatik, gatazka armatuetara arte. Azken hauetan arreta jarriz, dakartzaten ondorio txarrak aztertzeko. Bestetik, bakerako hezkuntzatik gatazken ebazpena lantzen dugu, ezagutzak, baloreak eta gaitasunak jorratuz.

Azken urteetan, gatazka armatuetako heriotza zibiletako kopurua nabarmen handitu da % 90 baino gehiago izanez. Erdia baino gehiago neska-mutilak dira. Azkenengo 10 urteotan gerren ondorioz, bi milioi umek bizitza galdu dute eta gutxienez 6 milioik zauri larriak izan dituzte. Gainera uste da 20 milioi umek bere etxea utzi behar izan dutela gerren eta giza eskubideen urraketen ondorioz.

Gerrek haurren giza eskubideak urratzen dituzte: bizirik irauteko eskubidea, bere familiarekin bizitzeko eskubidea, osasun eta hezkuntza eskubidea, bortizkeriaren aurreko babesa izateko eskubidea eta laguntza humanitarioa izateko eskubidea beste askoren artean.

Testuinguru gisa hartuko ditugu gatazkak babesaren eskubidea sistematikoki urratzen dela ikustarazteko eta horrek normalean haurtzaroan dituen ondorioak ezagutzeko.

Fitxak:

1. Zure begiekin. Haurren eskubideak

2. Nola kokatzen gara gerren aurrean?. Gerren jatorria

3. Gerren  ondorioak. Babes eskubidea

4. “El ambidiestro” film laburra. Gatazka armatuen pertsona kaltetuenak

5. Emakumeak gatazketan. Genero

6. Gerra "humanitarioa", "bidezkoa", "Giza eskubideak babesteko egindako gerra"? Bakerako kultura eta ezbiolentzia

7. Inbaditu gaituzte eta defendatzen gara. Ez-biolentzia

8. Konprometitzen gara?  Gatazka armatuak

9. La Caldera BHI. Gatazken bitartekaritza

 

4. ibilbidea: IKASKETA ETA ZERBITZU SOLIDARIO PLANA

Laugarren ibilbidea Ikasketa eta Zerbitzu Solidario Plan bat garatzea da. Plan hauek aurrera eramateko orduan Jolas eta Ekin, Zerbikaseko kolaborazioarekin, ikastetxearen aholkulari eta gidari bezala arituko da.

Ikasketa-Zerbitzua (IZ) metodologia bat da eta honen bidez komunitatera bideratutako proiektu solidario bat egiten dugun bitartean ikasleen konpetentziak, gaitasunak eta jarrerak garatzen ditugu. Ikasketa-Zerbitzuan ikasleek beraiek, irakasle baten laguntzarekin, proiektu sozial bat garatu behar dute zerotik abiatuz, errealitatearen analisitik diseinu, buruketa eta ebaluaziora. Garrantzitsuena,, emaitzak baino, prozesu bera da non ikasleek iniziatiba, kreatibitatea, komunikazioa, solidaritatea, erantzukizuna, erabakitzeak hartzea, lantaldeka aritzea eta begirunea bezalako balioak, trebetasunak eta jarrerak ikasiko dituzte. Aldi berean, ikasleek solidaritatea praktikan jartzen dute bere komunitatearen hobekuntzan parte-hartzen eta herritar bezala hezten.

Proiektuak alda daitezke faktore batzuen arabera: adina eta taldearen heldutasuna, herri edo auzoko elkarteekin elkarlana edo ikasleak bere kabuz aritzea, ikasleen eta irakaslearen aurreko esperientzia eta beste aldagai batzuk.

 

 

Materialen edo Ikasketa-Zerbitzuaren inguruko edozein zalantzarako jarri gurekin harremanetan: 

jolasetaekin@gmail com

945 22 65 95

atzera itzuli

Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kanpaina: COVID-19ren eragina hezkuntzan

Egungo osasun-krisiak, martxoan gure bizitzak irauli zituenak, gizarte-, ekonomia- eta hezkuntza-esparruetan ere eragin du. Euskadiko Hezkuntzaren aldeko Mundu Kan...

"Aldaketa klimatikoari STOP" SORTU-EKITEKO tailerra - UPV/EHU - Jolas eta Ekin- Otsailaren 18,20, 27an eta Martxoaren 3an

Zure ideiek asko balio dute. Ez utzi pasatzen. Sortu eta jardun.
 
Baduzu klima-aldaketa geldiarazteko ekintza- edo proiektu-ideiarik, eta gauzatu nahiko zen...

ARABAKO IKASKETA-ZERBITZUKO TOPAKETA | Abenduak 4, Gasteiz

Euskadiko Ikasketa-Zerbitzuko Sarea zure esperientziak partekatzea helburu duen topaketara gonbidatzen zaitugu. Ikastetxe baten irakaslea, hezkuntza ez formal proiektu bateko hezitzailea, GKEko ...

Jarraitu

facebook